Jaurlaritzaren atarian protesta egingo dute Meaka-Irimo plataformak deituta

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 2a, 18:23

Capital Energy multinazionalak Irimon zentral eolikorik ez egiteko eskatzeko "lanean jarraitzen" du Meaka-Irimo herri-plataformak eta maiatzaren 7an Eusko Jaurlaritzara joango direla protesta egitera iragarri dute; elkarretaratzea egingo dute egoitzaren aurrealdean, 11:30ean.

Elkarretaratze horrekin jakitera eman gura diete "zentral eolikoaren gainean erabakiak hartzeko ardura" dutenei kezkatuta daudela: "Kezkaz bizi dugula prozesua eta, nahiz eta haiek isilik egon, gu kontziente garela Irimo mendiaren etorkizuna jokoan dugula esan gura dugu".

Era berean, Arantxa Tapia jarduneko sailburua gonbidatu nahi dute Irimora: "Gurekin batera, ikus dezan egin nahi duten zentral eolikoak inguruneari lekarkiokeen txikizioa".

Herritarrak gonbidatu dituzte deialdiarekin bat egin eta elkarretaratzean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak