Zabalik da dantza garaikideko saioan izena emateko epea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 2a, 16:34

Nerea Gurrutxaga eta Oihane Vesga, Mari Zaunka konpainiako kideak. Irudia: Mari Zaunka.

Udalak abenduan abiatu zuen Gorputza da hitza egitasmoa, Gipuzkoako koreografo emakume batzuen eskutik dantza garaikidea zabaltzeko, eta maiatzaren 11n izango da bigarren saioa.

Nerea Gurrutxaga eta Oihane Vesga dantzariak izango dira, hain justu, datorren saioko gidariak, Mari Zaunka konpainiako kideak. 11:00etatik 13:30era egingo dute saioa Torresoroa aretoan, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Parte hartzeko, ordea, izena eman behar da aurrez: udaletxean, liburutegian edo udala@antzuola.eus helbidean.

Horrez gain, egun horretan bertan, arratsaldeko zazpietan, Erreka ondoan, bi gezur ikuskizuna eskainiko dute; eta ondoren, solasaldia egingo da. Bibe plataforman eskuratu daitezke sarrerak: 15 euroko prezioa du ohikoak; 7,5 eurokoa ikasle eta langabeenak; eta 12 urte artekoei dagokienez, doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak