Aiherra eta Antzuola herrien senidetza ospatu dute berrogeigarrenez

Julen Murua Mesonero 2024ko apirilaren 13a

Aiherra eta Antzuola herrien arteko senidetzaren berrogeigarren urteurrena ospatu dute gaur Antzuolan. 

Goizean goizetik izan dira aihertarrak Antzuolan eta egun osoko egitaraua osatu dute antolatzaileek. Goizean Oiogorri filmaren aurkezpen eta argazki emanaldia izan dute; jarraian, Aiherra-Antzuola senidetzaren ikur den zuhaitza ikustera joan dira guztiak eta, horren ostean, bazkaria izan dute herriko frontoian. Bazkal ostea ere girotua izango da; izan ere, Itzal erromeria taldeak emanaldia eskainiko du. Bi herrietako ordezkariak "pozik agertu dira eta ospakizun hau "beste berrogei urtez" egiteko gogotsu daudela aitortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak