Zabalik da udalekuetan izena emateko epea hilaren 19ra arte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko apirilaren 9a

2023ko udaleku irekietako azken festa.

Idolaz aisialdi elkarteak eta Udalak antolatuta, uztailaren 1etik 18ra egingo dira aurtengo udaleku irekiak.

Zabalik da Antzuolako udaleku irekietan izena emateko epea hilaren 19ra arte. 5 eta 12 urte arteko haur eta gazteek izango dute parte hartzeko aukera, bi adinak barne, 09:30etik 13:00etara. Horretarako, inprimakia bete behar da eta udaletxean edo liburutegian entregatu; udala@antzuola.eus helbidera ere bidali daiteke ordainagiriarekin batera. Hain justu, 84 eurokoa da kuota arrunta, 56koa familia ugariena eta 10ekoa DBE onuradunena.

Horrez gain, begiraleendako lan eskaintza ere irekita dago. Hala, izen-emate dokumentua bete eta interesdunek idolazantzuola@gmail.com helbidera bidali behar dute eskaria hilaren 19a baino lehenago.

Lore bilketa eta tailerra

Hilaren 20an lore bilketa eta orri markatzaile tailerra egingo dute lehenengo mailatik hasi eta hirugarrenekoenera arte. 10:00etan izango da, Herriko Plazan, eta 17a baino lehen eman behar da izena liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak