Istripua egon da Deskargako autobidean, Antzuolako noranzkoan

Mireia Bikuña 2024ko apirilaren 3a

Auto bakarrak izan du istripua A-636 errepidean, eta kolpearen ondorioz, ezkerreko erreian geratu da geldi. Suhiltzaileak eta anbulantzia joan dira istripuaren lekura, eta autoaren gidaria Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Ezbeharrak ez du eraginik izan zirkulazioa. Une honetan, garabiaren zain daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak