Loak irauteko lana kaleratu berri du Karena taldeak, "azaleratzeko beharra" zutela azpimarratuta: "Kantuak zuen eskuetan uzteko nahia genuen. Amaren sabelean txokoa hartu zuen duela urtebete, baina erditu da dagoeneko. Erditu dugu. Eskerrik asko gure alboan egunero lokartzen zaretenoi, loak iraun dezan infinitu zuen alboan".
Hain justu, zazpi abestik osatzen dute lana, eta hiru musikariren kolaborazioak izan dituzte hirutan: Esna irauteko; Gutun hila; Kaliza; Debekuaren mugak, Leire Etxezarreta musikari arrasatearrarekin batera; Latrinalia, Iker Laurobarekin; C'est la vie; eta Balada bat, Kattalin Etxabarekin.