Ohi moduan, bi zatitan banatutako 75 kilometro izan ditu Antzuolako lurretan hasi eta bukatzen den Uzarragako Igoerak eta 50. Izan den edizioan, lehia estua izan da oso. Horren adierazle, irabazleak lau segundo bakarrik atera dizkiola bigarrenari.
164 txirrindularik hasi dute proba, eta 107 izan dira proba bukatzea lortu dutenak. Antzuola, Osintxu eta Elorregi artean egindako lehen 35 kilometroetan txirrindulariak nahiko antzera joan diren arren, Deskarga igotzean hautsi egin da lasterketa. Baina gero berriz ere tropel handia batu da Bergara inguruan, eta Uzarraga igotzen erabaki da lasterketa.
Hala, Baque Team taldeko Marco Martin helmugaratu da lehenengo, proba hasi eta ordu bat, 49 eta 10 segundora. Alimco-Campagnolo taldeko Iñigo Uria izan da bigarrena ordu bat, 49 minutu eta 14 segundorekin; denbora bera egin du hirugarrenak, Invitec-Iturribero taldeko Aimar Quintanak. Antzuolar bakarrak, Ulma-Aloña Mendiko Ekaitz Labaienek, hartu du parte gaurko proban eta ordu bat, 56 minutu eta 11 segundotan amaitu du lasterketa.