Ohiko menuak eta beganoak 22 euroko prezioa du eta umeenak, berriz, 11 eurokoa; ikasleek 18 eurotan eskuratu dezakete. Bibe plataforman daude salgai, eta apirilaren 8ra arte egongo da eskuratzeko aukera. Bazkariari dagokionez, Udal pilotalekuan izango da.
Ekintza gehiago
Ez da eguneko ekintza bakarra izango, ordea. Eguerdian, esate baterako, Oiogorri filmaren aurkezpena izango da Torresoroan, eta, ondoren, berrogei urteotako argazkien emanaldia egingo da. Bazkal ondoren, berriz, Joxe Mendizabal arituko da giroa musikaz alaitzen, eta, amaitzeko, Itzal erromeria taldea, Zurrategi plazan.