Haren arabera, "ilusioz" dabil lanean gaztetxean gazte talde bat, herriaren alde "ekintza ezberdinak" antolatzen, baina horrelako gertaerekin "ilusio hori galtzen da". Hala, lapurretak salatzeko elkarretaratzea egingo dute egubakoitzean, martxoaren 15ean, 19:30ean, Zurrategi plazan. "Espero dugu herrian hau zabaltzea eta kontuan izatea horrelako ekintzekin ez goazela inora. Orain, sekula baino indar gehiago behar dugu, baina ez gaituzte atzera botako".