Euriak kalteak eragin ditu Antzuolako Herri Eskolan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko otsailaren 27a

Euriteek kalteak eragin dituzte Antzuolako Herri Eskolan, ura sartu baita gauean zehar ikastetxean. Olatz Lezeta Antzuolako alkateak jakinarazi duenez, eskolaren alboan dagoen pinuaren pinaburuek eta adaxkek ur kanala oztopatu dute; gainezka egin duenean, ikastetxe barrura sartu da ura.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin harremanetan dago dagoeneko Udala, txosten tekniko bat egin dezaten, eta, ondoren, soluzio tekniko bat eman diezaioten arazoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak