Plataformako kideek azaldu dutenez, aerosorgailuaren zutabea ez ezik –115 metro–, instalazioaren hiru orratzak irudikatzeko asmoa ere badute. 85 metro luze da orratz bakoitza, eta, beraz, zutabearen luzerarekin batuz gero, hirurehun metroko giza kate bat egin beharko lukete. "Kalkuluen arabera, berrehun pertsona beharko genituzke, gutxienez, baina hirurehunera ailegatzen bagara, askoz ere hobeto".
Berriztagarriak bai, horrela ez izenpean, Kalebarrenen egin dute hitzordua etziko, 12:30ean. Herritarrei bertaratzeko dei egin diete plataformako kideek.