Antzuolako udal liburutegiak antolatuta, Azken galdera amari ipuina aurkeztuko du hilaren 22an, eguenean, Manex Beristain egileak, 17:30ean, liburutegian. Bospasei urtetik gorako umeentzat eta haien gurasoentzako saioa da, eta heriotzaren –zein doluaren– gaia lantzen du, kasu erreal batetik abiatuta. Haurrak gurasoekin joan behar dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.