Adineko pertsonei zuzendutako arreta zerbitzua izango da astero

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko otsailaren 12a

Astelehen eta eguen goizetan izango dira saioak Landatxope jubilatuen elkartean, eta dagoeneko izena eman daiteke.

Eguneroko trebezia fisiko zein kognitiboak lantzeko eta gizarte harremanak sustatzeko asmoz, 65 urtetik gorakoentzako arreta zerbitzua eskainiko du Antzuolako Udalak aurrerantzean, Eudelekin batera. Hain justu, mendekotasun arina dutenentzat, izan dezaketenentzat eta isolamendu edo bakardade egoeran egon daitezkeenentzat da zerbitzua, baina baita gizarte zerbitzuen irizpideen arabera onura ekar diezaioketen herritarrentzat ere. Memoria lantzeko ariketak ez ezik, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta gimnasia egokitua ere egingo dute; areago, baita mahai jolasetan aritu eta eskulanak egin ere, sukaldaritzarekin batera.

Bi saio egingo dituzte astero, astelehen eta eguen goizetan, Landatxope jubilatuen elkartean, urte osoan zehar. Prezioari dagokionez, bi eta hogei euro arteko kuota ordaindu behar da hilero, norberaren egoera ekonomikoaren arabera, eta izena emateko bi aukera daude: gizartea@antzuola.eus edo 943 766 246.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak