Eskolako patioko ekintzekin eman diote antzuolar gaztetxoek hasiera Aratusteei. 16:00etan ireki dituzte ateak eta ospakizunarekin hasi dira. Antzuolar gaztetxoek lagunartean elkartu eta jolasean aritzeko aprobetxatu dute eguna, eta ostean Tomaxen abenturak pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.