Markel Lete eta Gorka Etxezarreta izan dira garaile Euskal Herriko mus txapelketako Antzuolako finalean, eta zuzenean sailkatu dira Gipuzkoako fasera. Hala ere, beste lau bikote ere lurraldeko txapelketan izango dira, hurrenez hurren: Txomin Esnaola eta Iker Gardoki; Aratz eta Josue Madariaga; Juan Kruz Lizarralde eta Paulo Iparragirre; eta Ander Aranburu eta Ion Etxezarreta.
Guztira, 35 bikote aritu dira txapelketan, eta, hiru kanporaketa jokatu ondoren, zortzi izan ziren atzo, hilak 4, egindako finalean. Hain justu, aurrez aipaturiko bikoteez gain, Patxi Irizar eta Isidoro Quintana, Axier Unamuno eta Mikel Gabilondo, eta Petro Iglesias eta Jabi Iglesias izan ziren finalean.