Gehiengoa Herriko Plazan 9:00etan elkartu ostean, igo dira Azaldegietara; eta bertan pagoa, urkia, gorostia eta arantza zuria landatu dituzte, guztira 210 zuhaitz. "Espero baino gehiago animatu dira zuhaitzak landatzera; eta egun pasa polita eta helburua beteta itzuli gara etxera", dio Andoni Iparragirrek, antolatzaileetako batek. Basogintzako lehenengo taldeko ekintza "ondo" bete dutela ere adierazi du.