Costa Bravara egingo du bidaia Landatxopek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urtarrilaren 30a

Costa Bravako herri bat, artxiboko irudi batean.

Maiatzaren 10etik 17ra joango dira, eta Herrialde Katalanetako leku ugari bisitatuko dituzte. Otsailaren 1ean egingo dute batzarra, eta otsailaren 6 eta 8an eman daiteke izena, 16:30etik 18:00etara.

Landatxope jubilatuen elkarteak Costa Bravara egingo du bidaia maiatzean, eta azalpenak emateko batzarra egingo dute otsailaren 1ean, 16:30ean, elkartean; hain justu, Eroski Bidaiak agentziako arduradunetako bat gerturatuko da bidaiaren plangintza azaltzera.

Bidaian bisitatuko dituzte lekuen berri, ordea, eman dute:

  • Maiatzak 10: Antzuola-Lloret de Mar.
  • Maiatzak 11: Bartzelona.
  • Maiatzak 12: Lloret de Mar.
  • Maiatzak 13: Llagostera eta Calella.
  • Maiatzak 14: Girona eta Tossa de Mar.
  • Maiatzak 15: libre.
  • Maiatzak 16: Pals eta Begur.
  • Maiatzak 17: Lloret de Mar-Antzuola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak