Lehen kanporaketak jokatuta, hirugarrenera bidean da mus txapelketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 23a, 15:03

Zortzi bikotek hartu zuten parte mus txapelketako lehen kanporaketak, Okaldi tabernan. Irudia: Imanol Soriano.

Pasa den asteburuan, urtarrilaren 20 eta 21ean, jokatu dira Euskal Herriko mus txapelketako lehen bi kanporaketak. Bost bikote igaro dira finalera.

Hilaren 20an, zapatuan, jokatu zen Euskal Herriko mus txapelketako lehen kanporaketa Okaldi tabernan, eta zortzi bikotek hartu zuten parte. Finalerako txartela, ordea, bik eskuratu zuten: Patxi Irizar eta Isidoro Quintana, eta Josue eta Aratz Madariaga. Hilaren 21ean, berriz, hamahiru bikote aritu ziren musean Mox tabernan, eta hiru igaro ziren finalera: Ander Aranburu eta Ion Etxezarreta, Mikel Gabilondo eta Axier Unamuno, eta Txomin Esnaola eta Iker Gardoki.

Hamahiru bikote aritu ziren jokoan Mox tabernan. Irudia: Jesus Kortabarria.

Hirugarren –eta azken– kanporaketari dagokionez, hilaren 28an, domeka, jokatuko da Arin tabernan, 16:30etik aurrera. Finala, berriz, otsailaren 4an izango da, Koxkor okindegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak