Jesus Gardoki eta Itziar Garitano dira 'Herrixan erosi, herrixa bizi' kanpainako irabazleak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urtarrilaren 17a

Jesus Gardoki eta Itziar Garitano, gutunazalak eskuetan dituztela, Olatz Lezeta eta Aritz Igeltz udaleko ordezkariekin.

Herriko komertzioetan gastatzeko 125 euroko sari bana irabazi dute; zehazki, 25 euroko bosna bono.

Antzuolako Udalak, herriko merkatariekin batera, herriko komertzioetako kontsumoa sustatzeko asmoz, Herrixan erosi, herrixa bizi kanpaina jarri zuen martxan Gabonetan. Erosketa bakoitzeko, herritarrek hamar euroko bono bat eskuratzeko aukera zuten, eta, horrez gain, zozketa handiago batean har zezaketen parte euren datuak emanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak