EHko mus txapelketako lehen kanporaketak jokatuko dira asteburuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 17a, 11:14

Pasa den urteko txapelketako finala.

Hiru kanporaketa egingo dira urtarrilean herriko tabernetan eta, azkenik, finala, otsailaren 4an.

Euskal Herriko mus txapelketak hasiera eman dio 15. aldiari, eta zapatu eta domekan jokatuko dira lehen kanporaketak, Antzuolan: hilaren 20an, Okaldi tabernan izango dira partidak, 16:30etik aurrera; domekan, berriz, ordu berean, baina Mox tabernan.

Lau erregetara jokatuko da mus txapelketa, eta izena jokatzen den tokian eman behar da. Parte hartzaile bakoitzak kanporaketa batean bakarrik har dezake parte, eta kanporaketa jokatzeko, gutxienez, lau bikote behar dira. Herritarrek edo herriarekin lotura dutenek har dezakete parte, esate baterako, senideak dituztenek eta herrian lan egiten dutenek. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko ditu.

Hirugarren kanporaketari dagokionez, urtarrilaren 28an, domekan, izango da, 16:30ean, Arin tabernan. Azkenik, finala, otsailaren 4an, domeka, jokatuko da, Koxkorren, 16:00etan.

Finala, Zuberoan

Euskal Herriko mus txapelketako hurrengo fasera Antzuolako nortzuk sailkatuko diren kanporaketa bakoitzeko bikote kopuruaren arabera hautatuko da. Zazpi herrialdeetako finalak martxoaren 9an izango dira; nagusia, berriz, martxoaren 23an, Altzain (Zuberoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak