Larreatarrak, lehenengo eta laugarren, 23 urtez azpiko Euskadiko Kros Txapelketan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 16a, 10:25

Ezkerretik eskuinera, Iker, Ibai eta Ekain Larrea, Goierri Garaia taldeko beste kide batzuekin batera, Gasteizen.

Goierri Garaia taldeko elastikoarekin hartu zuten parte Ibai eta Ekain Larrea anaiek, eta baita Iker Larreak ere, hirurak antzuolarrak.

Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zen pasa den domekan, urtarrilaren 14an, Gasteizen, eta han izan ziren Ibai eta Ekain Larrea anai antzuolarrak. 23 urtez azpikoen mailan, gizonezkoetan, lehenengo egin zuen Ibaik, 33 minutu eta bi segundo eginda. Ekainek, berriz, laugarren postua eskuratu zuen, 34 minutu eta 47 segundoko markarekin. Gizonezkoen absolutuari dagokionez, bigarren gelditu zen Ibai, eta Ekain, berriz, hamabigarren.

Horrez gain, Iker Larreak ere parte hartu zuen, eta absolutuan 71. postua erdietsi 38 minutu eta 10 segundorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak