'Osasun mentala eta nerabeak' hitzaldia emango du Estibaliz Antsotegik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urtarrilaren 10a

Urtarrilaren 15ean, astelehenean, izango da hitzordua, Olarango goiko aretoan, 18:30ean. Aurrez izena ematea komeni da.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia antolatu du Antzuolako Udalak, nerabeen gurasoentzat. Estibaliz Antsotegi izango da hizlaria. Psikologian lizentziatua da, eta Ortzadar enpresan dihardu lanean 2002az geroztik osasunaren prebentzio eta sustapenerako proiektuetan hezitzaile eta koordinatzaile. Irakasleei, familiei eta bestelako osasun eragileei ere prestakuntzak ematen dizkie arlo horretan, eta, oraingoan, Treba Gurasoak programarekin izango da Antzuolan.

Urtarrilaren 15ean, astelehena, izango da hitzordua, baina aurrez izena ematea komeni da udala@antzuola.eus helbidean, izen-abizenak eta telefono mugikorreko zenbakia adierazita, edo udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak