Inauterietako bazkarirako txartelak salgai daude

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urtarrilaren 11

Inauterietako herri bazkaria, 2017an, artxiboko irudi batean.

Otsailaren 10ean, zapatuan, ospatuko dira inauteriak, eta Antzuolako Udalak herri bazkaria antolatu du. Udal Pilotalekuan izango da.

Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Bibe plataforman, eta otsailaren 5era arte izango da eskuratzeko aukera. Menuari dagokionez, hiru izango dira: txorizoa eta urdaiazpikoa, entsalada mistoa, oilasko eta marisko paella eta etxean egindako flana izango dira ohiko menuan; beganoan, berriz, pate begetala, entsalada, paella eta soja yogurta. 22 eurotan eskuratu daitezke txartelak, baina merkeagoak izango dira ikasleenak: 18 euro. 2 eta 14 urte artekoena, berriz, 11 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak