Domekan, hilaren 7an, irekiko da Antzuolako 8 Miliak lasterketan izen-ematea, 09:00etan, herrikrosa.eus webgunean. 250 parte hartzailerentzako lekua dago helduen lasterketan, baina, 18 urte baino gutxiago izanez gero, antolatzaileek jakinarazi dute legezko tutorearen baimena behar dela: hain justu, 2007a baino lehenago jaiotakoek har dezakete parte. Gazteen lasterketari dagokionez, berriz, 50 dortsal daude, eta 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotako lasterkariek eman dezakete izena.
Otsailaren 17an, zapatua, ospatuko da Antzuolako 8 Miliak lasterketa, eta lasterkari helduenek 14 kilometroko ibilbidea egin beharko dute; gazteentzat, berriz, 5,2 kilometroko ibilbidea dute prestatuta antolatzaileek.