Iker Agirregabiria eta Jone Jauregi azkarrenak San Esteban krosean

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko abe. 27a, 10:01

Atzo arratsaldean, beste urte batez, giro bikainean egin zuten San Esteban kros herrikoia Antzuolan. 5 kilometroko lasterketan Iker Agirregabiria izan zen lehena gizonezkoetan, eta, emakumezkoetan, Jone Jauregi antzuolarra. Halaber, gizonezkoetan lehen antzuolarra Gurutz Larrea izan zen.

16 urtetik gorakoen lasterketa hasi aurretik baina, txikiagoen txanda izan zen. Adin tarteka egin zituzten distantzia ezberdinetako lasterketak eta guztiek jaso zituzten dominak. Gazte mailan, Ibai Larrañaga eta Izadi Sudupe izan ziren azkarrenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak