Jolasenea elkarteak antolatu duen ekimena da eta gaurtik hasita, aste osoan zehar izango dute neska-mutikoek Olaran etxera gerturatzeko aukera bertako mahai-jolasak probatu ahal izateko. Jolasenea elkarteak horrelako ekimen bat Antzuolan antolatzen duen aurreneko urtea da, eta hemendik aurrera urtean zehar bi edo hiru hilean behin antolatzeko asmoa dutela adierazi dute elkarteko kideek.
Gaurtik hasi eta hilaren 29a bitartean izango dute aukera antzuolarrek ekimenean parte-hartzeko. Adin guztietako jendeari luzatutako ekimena da eta parte-hartu nahi duenak Olaran etxera joan beharko du goizean 11:00etan hasi eta 13:o0ak arte.