Dantza garaikidea izango da protagonista Torresoroan, arlo eszeniko honek euren agendan lekurik izan ohi ez duela eta, Gorputza da hitza egitasmoa abiatu baitu Udalak. Gipuzkoako koreografo emakume batzuen eskutik, hiru tailer egingo dituzte, eta hilaren 30ean izango da lehena.
Arantza Iglesias irakasleak bi orduko tailerra emango du, 16:00etatik 18:00etara bitartean. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta doakoa da. Hala ere, hilaren 28a baino lehen eman behar da izena, udaletxean. Horren ostean, berriz, bi ekintza izango dira, 19:00etatik 20:30era: Adierazi ez dena Iglesiasen proposamen eszenikoa eta Gluu proiektua; hain justu, dantzarako musika elektronikoa jarriko du Lorenzo Menak.
Beste bi saio
Udalak asmo du dantza garaikidea oinarri duten beste bi saio egitea. Bata, udaberrian egingo da, Mari Zaunka konpainiarekin; bestea, berriz, udan, Miriam Perezen Nuvanut-ekin. Hala ere, datak gerturatu ahal emango dute informazio gehiago.