Gehiago Gara ekimenaren aitortza jaso du Antzuolako Herri Eskolak

Txomin Madina Milikua 2023ko abe. 16a, 19:22

Gaur aurkeztu dute Donostian Hil Argi eta Bizipoza elkarteek bultzatu duten eta haurren heriotza "naturaltasunez eta humanitatez bizi izatea" helburu duen Gehiago Gara ekimena. "Hainbat urtetan doluaren eta heriotzaren pedagogia lantzeagatik", aitortza egin diote aurkezpen ekitaldian Antzuolako Herri Eskolari.

Haurren heriotza, eta heriotza haurrekin, naturaltasunez eta humanitatez bizi izatea eta inguru gehienetan ematen den isiltasuna eta ezintasuna bistaratzea eta eraldatzea. Helburu hori dutela azaldu dute gaur goizean Donostian egindako aurkezpen ekitaldian Gehiago Gara  ekimenaren bultzatzaileek. Hil Argi eta Bizipoza elkarteak dira ekimenaren sustatzaileak, eta laguntzaile dituzte Esku Hutsik, Bidegin eta Goiargi elkarteak eta baita Heriotza Haurrekin egitasmoa ere.

Aurkezpen ekitaldian ekimenaren manifestua irakurri dute, eta baita hainbat aitortza egin ere. Antzuolako Herri Eskolak jaso du horietako bat, azaldu dutenez hainbat urtetan doluaren eta heriotzaren pedagogia lantzeagatik. Nahikari Barrio, Silvia Ezpeleta eta Pilar Etxanizek jaso dute aitortza irudikatzen duen ikurra Goizargi Elkarteko ordezkari den Maddi Beltzaren eskutik. 

Beste hainbat talde eta erakunderen lana ere jarri dute balioan gehiago gara ekimenekoek, besteak beste, Gurutzetako Pediatriako Etxeko Ospitalizazioko Unitatearena,  Bilbo-Basurtuko Esiko jaiotza-dolurako lan-taldearena eta  Pirritx, Porrotx eta Marimototsena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak