Gabonetako azokan izen-ematea zabalik dago

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abenduaren 14a

Udalak antolatuta, estreinakoz egingo dute hilaren 24an, domeka, 11:30etik 14:30era bitartean.

Herriko sortzaile eta artisauen Gabonetako azokan izena eman daiteke, Antzuolako Udalak jakinarazi duenez. Eurek eginiko lanak salgai jartzeko aukera izango dute lehen aldiz egingo den merkatuan, eta, horrez gain, herritarrek bigarren eskuko gauzak ere saldu ditzakete. Azokarako mahaiak udalak jarriko ditu, eta hilaren 21era arte eman daiteke izena udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak