A8M lasterketarako hamar dortsal zozkatuko dira antzuolarren artean, baina antolatzaileek ohartarazi dute aurrez izena eman behar dela. Horretarako, mezu bat bidali behar da antzuolako8m@gmail.com helbidera. Horrez gain, bost dortsal ere banatuko dira gazteen artean.
Hilaren 26an izango da zozketa eguna, San Esteban krosaren ostean; are gehiago, goiz horretan amaituko da izena emateko epea ere, goizeko hamarretan.
Izen emate orokorra
Izen emate orokorrari dagokionez, urtarrilaren 7an, domeka, zabalduko da, goizeko bederatzietan, herrikrosa.eus web orrialdean.