'Herrixan erosi, herrixa bizi' kanpaina abiatuko dute astelehenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 7a, 11:24

Udalak, herriko merkatariekin batera, herriko kontsumoa sustatzeko eta bizilagunek Gabonetako erosketak herrian egiteko apustua egin du.

Hilaren 11n, astelehena, hasiko da Herrixan erosi, herrixa bizi kanpaina, Antzuolako Udalak herriko merkatariekin batera martxan jarritakoa. Azaldu dutenez, herriaren "funtsezko oinarria" da tokiko merkataritza. "Motor ekonomikoa ez ezik, gure herriaren nortasuna eta izaera lantzen ere laguntzen du, herrian erostea herria bizitza da bere horretan". Merkatariak "kaleen bihotzak" direla uste dute, eta beraien "dedikazioa eta ahalegina ezinbestekoak" direla komunitatea "indartsu eta oparo" mantentzeko. "Tokiko merkataritza babestea oinarrizkoa da komunitatearen identitatea, aniztasuna, ekonomia eta gizarte sarea babesteko".

Hori dela eta, kontsumitzaileak "esperientzia berri baten partaide" izango dira astelehenetik urtarrilaren 8ra arte. Batetik, Antzuolako komertzioetan erosketak eginez gero, momentuan hamar euroko sariak jasotzeko aukera izango dute; bestetik, erosketa bakoitzeko txartel bana eskuratuko dute, eta, hala, azken zozketa handian hartu ahal izango dute parte. Hain justu, 125 euroko bi sari zozketatuko dituzte kanpaina amaitu bezain laster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak