Konponbiderako giltzak lelopean, hitzaldia emango dute astelehenean, hilaren 11n, Nahikari Iturbe Sareko kideak eta Haizea Ziluaga abokatuak. Olaran etxeko bigarren pisuko aretoan izango da, 18:30ean.
Horrez gain, abenduaren 24an ere izango da zer egina. Luntxa egingo dute 12:30etik aurrera Zurrategi plazan, eta, ondoren, argazki herrikoia aterako dute. Are, abenduaren 29an, egubakoitza, Konponbiderako giltzak ekitaldia egingo dute, Zurrategin, 19:00etan.