Lapurretan egin dute Antzuolako gaztetxean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 29a, 12:50

Antzuolako gazte asanbladak salatu duenez, asteburuan jazo dira gertakariak, baina ez da lehen aldia izan.

Haien arabera, "indarrez" sartu dira Antzuolako gaztetxean, eta zegoen diru apur bat lapurtzeaz gain, apurketak ere jasan ditu espazioak. "Egin duenaren partetik, ekintza lotsagarria iruditzen zaigu", adierazi dute gazte asanbladako kideek. Haien arabera, euren "intentzio onenarekin" dabiltza lanean gaztetxean, eta, beraz, ekintza "onartezina" dela uste dute. "Komunikatua egitea erabaki dugu herria jakinaren gainean egon dadin. Ekintzen aurrean, neurriak hartuko ditugu". 

Era berean, eskerrak eman dizkiete egunerokoan gaztetxean jardunean dabiltzan herritar guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak