Gaztaina erre eguna ospatuko dute Antzuolan domeka arratsaldean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 17a, 10:01

Iazko gaztain erre eguna.

Urteetako tradizioari eutsiz, 100 kilo gaztaina erreko dituzte gaztaina janean, antzuolarren gozamenerako. Era berean, Anelkarrek egun hau baliatuko du herritarren diru-ekarpenak jasotzeko eta Udaletik adierazi dute datorren urtetik aurrera Anelkar arduratuko dela egun hau antolatzeaz.

30 urte baino gehiagoko ohiturari jarraituz, gaztaina erre eguna egingo dute domekan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, herriko plazan. Gaztainekin batera, helduei sagardoa banatuko zaie eta haurrei, berriz, ura eta edari freskagarriak.

Urtez urte, boluntarioek erretzen dituzte gaztainak eta Antzuolako Udaleko kultura teknikari Jone Larrañagak adierazi du 100 kilo gaztaina erreko dituztela: "Erretzaileek borondatez egiten dute. Azken urteetan dabiltzanak dira Imanol Garmendia, Basilio Ormazabal eta Jose Mari Iturbe". Halaber, gogoan izan ditu urte hauetan guztietan gaztainak erretzen ibili, baina zendu diren Enrique Losada, Anjel Jauregi, Salvador Peña edota Juan Ramon Aranguren, besteak beste. Larrañagak aurreratu du ziurrenik egun hau zapatura aldatuko dutela datorren urtean.

Era berean, Anelkarrek adierazi du elkarteari laguntzeko herritarrek diru-ekarpena egin ahal izango dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak