Antzuolako erretiratuen artean estimatua da Landatxopeko gaztaina erre jana

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 12a, 15:33

Atzo iluntzean erretiratu kuadrilla polita elkartu zen Landatxope elkarteak antolatutako gaztaina erre jana egiteko. Aurretik arrautza-irinetan pasatako mingain pintxoak izan zituzten eta ondotik heldu ziren sasoi honetan hain ohikoak diren gaztainak.

Azaroan beste hainbat ekintza izango dituzte herriko erretiratuek. Martitzenean, esaterako, karta txapelketari emango diote hasiera. Puntxo txapelketa izango dute lehen eguneko jokoa; eguaztenean, berriz, briskaren txanda izango da; eguenean, tutean arituko dira; eta, egubakoitzean, musean. 16:00etan izango dira partidak, elkartean.

Martitzenean, gainera, hilaren 14an, zaintzari buruzko hitzaldia ere izango da, Xanti Ugarteren eskutik, 18:30ean, Olarango goiko aretoan. Astelehenetako pentsiodunen taldea eta Landatxope dira antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak