Lander Nieto, Aritz Carron, Ibon Iglesias eta Oier Aranburu izan ziren goleatzaileak; hain justu, Aranburuk, bi sartu zituen. Bada, bost puntu eskuratuta, azken aurreko postuan da Antzuola, hamabosgarrenean, baina Aitor Aierbe entrenatzaileak azaldu duenez, "umiltasunez" lanean jarraituz gero, "garaipen gehiago" helduko dira. Hala, Zumaiako izango dute zapatuan aurkari.