Zabalik dago aretoko dantza ikastaroan izena emateko epea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 7a, 12:11

Udalak antolatuta, azaroaren 14an, martitzena, hasiko da dantza ikastaroa, eta maiatzaren 28ra arte luzatuko da. Astelehena da izena emateko azken eguna.

Salsa, txa-txa-txa, bachata, boleroa edo tangoa. Antzuolarrek dantza ikastaroan zer ikasi eta zerekin hasi nahiko luketen erabaki ahalko dute, izena emanez gero. Hain justu, martitzenean hasiko dira saioak, eta maiatzaren 28ra arte luzatuko dira, 17:00etatik 18:30era, Torresoroan. 

25 eurokoa da hileko tasa, eta baita matrikula ere. Hala ere, jakinarazi dutenez, ikastaro guztia eginez gero, matrikularen zenbatekoa bueltatu egingo da bukaeran. Taldea osatzeko, ordea, gutxienez, hamar pertsonak eman behar dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak