Pantaila informatiboa, herriko komunikazio bideak "errazteko" asmoz

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 2a, 10:28

Herriko Plazan jarri du Udalak pantaila informatiboa.

Antzuolako Udalak ezarri du Herriko Plazan, eta, egokitzapen baten ostean, helburua da herriko kultur eta kirol elkarteek ere erabili ahal izatea.

Herriko komunikazio bideak "errazteko" asmoz jarri du pantaila digital informatiboa Antzuolako Udalak, herritarrekin loturak "estutu" eta komunikazioa "etengabe hobetzeko" xedea baitu, Olatz Lezeta alkateak azaldu duenez. "Gure helburua da herritarrak informatuta, inplikatuta, aktibo eta komunitatearekin lotuta sentitzea. Honetarako, badakigu herriko elkarteek egiten duten lana ere funtsezkoa dela. Hori dela eta, baliabide hau ere beraien esku jartzea garrantzitsua dela uste dugu".

Hain justu, informazio "garrantzitsua", ekitaldiak eta udal eguneraketak partekatzeko bide izan nahi du pantailak, "komunikazio plan globala hobetzeko ahalegina" egin dutela nabarmendu baitu Udalak. "Berrikusitako plan honek herritarrengana modu eraginkorragoan iristea du helburu, denek udal ekimenen, komunitateko ekitaldien eta parte-hartze aukeraren berri izan dezaten. Plan hau urratsez urrats ezarriko da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak