Arrolak hitzaldia eta baba jana antolatu ditu mendi astean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 1a, 10:39

Irukurutzeta, artxiboko irudi batean.

Hilaren 9an eta 11n izango dira Arrola mendi elkarteak antolatutako mendi asteko ekintzak.

Garazi Abasolo nutrizionista aretxabaletarrak Nola elikatu mendian hitzaldia emango du hilaren 9an, eguena, Torresoroan, 18:30ean. Hilaren 11n, zapatua, berriz, mendi irteera eta baba jana egingo dituzte.

Ekintza horretan parte hartzeko, ordea, antolatzaileek jakinarazi dute izena eman behar dela. Zapatuan izango da horretarako azken eguna, eta arrolamt@gmail.com helbidera bidalitako mezuan adierazi behar da ea mendi irteeran, bazkarian edo bietan eman nahi den izena. Trekutz-Irukurutzeta-Trekutz izango da ibilbidea, eta 09:00etan izango da irteera. Bazkaria, berriz, Gaztelugain elkartean egingo da; 15 euro ordaindu behar dira. Jon Mata antzuolarra, Urko Arregi oñatiarra eta Mikel Iturriotz urretxuarra arituko dira bertsotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak