Aiherrakoak, Antzuolan egun pasa "ederrean"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urr. 28a, 18:01

Datorren urtean 40 urte beteko ditu Antzuola eta Aiherra herrien arteko senidetzak eta ari dira dagoeneko urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen. Horren erakusle gaur, zapatua, aiherratarrek antzuolarrei egindako bisita.

Egun pasa "ederra" egin dute elkarrekin goizean mokadutxoa egin ondoren, Torresoroa aretora joan dira Aiherrako gazteek egindako Amatxi Lezafi antzezlan barregarria ikustera."Pantxo Hirigaraik idatzi zuen orain dela urte batzuk eta taularen gainean eskaini zuten eta baimena eskatu genion guk ere antzezteko. Familia batean dauden gatazkei buruzkoa da, etxearen oinordekotza eta halakoak kontatzen dituena. Amatxi inor baino azkarragoa da, senide guztiekin jolasten du. Iaz hasi ginen antzezlana prestatzen eta  ekainean, Aiherriko festetan, estreinatu genuen. Publikoa gustura sumatu dugu, irri batzuk entzuten ziren eta",  hala azaldu du antzerki taldeko kide Antton Castoreok.

"Egun handia"

Antzezlanarekin "gozatu" ondoren, herriko tabernetan zehar ibili dira eta segidan, 100 lagunetik gora batu dira eskolako patioan elkarrekin bazkaltzeko. Egun "ederra" izaten da antzuolarrendako eta Aiherrakoentzako urtean behin egiten duten topaketa. "Aiherraren eta Antzuolaren arteko senidetza Euskal Herriko ikuspegitik garrantzitsua. Haurra nintzenetik hartu izan dut parte, eta gaurkoa ere egun polita ari da izaten", azaldu du Antzuolako alkate Olatz Lezetak, eta zera gaineratu du Aiherrako auzapez Arño Gastambidek: "Plazer handiarekin etorri gara Antzuolara beti bezala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak