Zapatuan ospatuko dute Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetza

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 25a, 11:49

Antzuola-Aiherra eguneko irudi bat, 2021ean, Antzuolan.

39.urteurrena ospatuko dute, ohi den eran; bazkariaz gain, arratsaldean ez dira kantua eta dantza faltako.

Aiherra (Nafarroa Beherea) eta Antzuolaren arteko senidetza ospatzeko eguna dute zapatuan herritarrek, Antzuolan. 10:00etan egingo diete ongi etorria aihertarrei, eta hamarretakoa izango dute 10:30ean, indarrak hartzeko. 12:00etan, berriz, Amatxi Lezafi izeneko antzerkia ikusteko aukera izango da, Torresoroa aretoan. Hain justu, Aiherrako gazteek eginiko ikuskizun bat da, eta lehen aldiz aurkeztuko dute Antzuolan. 14:30ean bazkaria egingo dute eskolako patioan; ehun lagun inguru batzea espero da.

Kantua eta dantza

Ttipika taldearekin kantu eta dantza saioa izango da bazkalostean eta, egunari amaiera emateko, 22:00etan, Lizartxo talde oñatiarrarekin erromeria antolatu dute, gaztetxean. Amaitzeko, DJ Jo ta Txo arduratuko da musika jartzeaz.

Era horretan, harremanaren 39.urteurrena ospatuko dute, eta datorrenaren esperoan geldituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak