Herriko kaleak bete dituzte euskal dantzek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urriaren 22a

Haur Dantzari Eguna ospatzen dabiltza gaur Antzuolan. Bailarako eta inguruetako 127 dantzari dira protagonista.

10:00etan eman diote hasiera egunari, txistularien alboradarekin, baina dantzak ez dira 11:00ak arte hasi. Auzoz auzo aritu dira Antzuolako, Soraluzeko, Aretxabaletako, Arrasateko –Lore Gazteak eta Txikitxu–, Oñatiko, Zumarragako eta Legazpiko dantzariak, eta 12:45ean hasi dute goizeko saioa, Herriko Plazan. 17:30ean, berriz, euskal dantzek berriro beteko dute plaza, orduan hasiko baita arratsaldeko saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak