'Zuk jakitea nahi dut...' gida aurkeztuko dute martitzenean, Antzuolan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 20a, 13:28

Zainketen plangintza "partekatua eta adostua erraztea" du helburu proiektuak. Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Martitzenean, hilaren 24an, emango dituzte xehetasun gehiago, baina, funtsean, Foru Aldundiak azaldu duenez, gidak helburu du "adineko pertsonen zainketak planifikatzen laguntzea, pertsona bakoitzaren lehentasunak" kontuan hartuta. "Egunerokotasunean edo aldaketa-uneetan erabakiak hartzea errazteko balio duen tresna da, pertsonei, haien familiei, lagunei edo haiei laguntzen dieten profesionalei zuzendutako jarraibide sinpleen bidez". Haien arabera, "entzuteko" eta pertsona bakoitzaren "balioak, nahiak eta beharrak errespetatuak izateko" aukera ematen du. "Horiek funtsezkoak dira zainketen pertsonalizazioan aurrera egiten jarraitzeko".

Dokumentua irekia da, eta pertsona bakoitzak modu desberdinean bete dezakeela azpimarratu du Gipuzkoako Diputazioak, "lehentasunen" arabera. "Dokumentu honek aukera ematen du arreta modu kolaboratiboagoetarantz jotzeko; horrela, pertsonari bere bizitzaren eta jasotzen dituen laguntzen gaineko kontrola itzultzen zaio, eta pertsona Gipuzkoako gizarte zerbitzuen eredu berriaren ardatz nagusi bihurtzen da".

Hitzaldi informatiboak

Herriz herri dabiltza hitzaldi informatiboak egiten, eta bailarako lehena Antzuolan egingo dute. 18:00etan izango da, Olarango bigarren solairuko ekintza aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak