HAPOaren batzar irekia egingo dute eguaztenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urriaren 23a

Hiri antolamenduko aukerak ezagutu eta eztabaidatzeko aukera izango da, 18:30etik 20:00etara, Torresoroan.

Hirigrama kooperatibako arkitektoek martxoan aurkeztu zuten Antzuolako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapen dokumentua, herritarrekin batera lurren hausnarketan egin ostean, eta herriak hirigintzan izan ditzakeen berri ematea izan zuten asmo. Jendaurrean egon da bost hilabetez, eta, orain, proposamenak jasota, saio irekia egingo dute aukerak ezagutu eta eztabaidatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak