Haur Dantzari Eguna ospatuko dute domekan, Antzuolan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 20a, 15:36

2019ko Haur Dantzari Eguneko irudi bat, Antzuolan.

Bailarako eta inguruko herrietako 127 dantzarik hartuko dute parte. 10:00etan emango diote hasiera egunari.

Oinarin dantza taldeak antolatuta, Haur Dantzari Eguna ospatuko dute etzi, eta Antzuolako dantzariez gain, Soraluzekoak, Aretxabaletakoak, Arrasatekoak –Lore Gazteak eta Txikitxu–, Oñatikoak, Zumarragakoak eta Legazpikoak gerturatuko dira; guztira, 127 dantzari.

Txistulariek emango diote hasiera egunari, alborada egingo baitute 10:00etan, baina dantzak ez dira 11:00ak arte hasiko. Kalejira egingo dute dantzari txikienek, eta 12:45ean hasiko da goizeko saioa, Herriko Plazan. Are gehiago, bazkaldu ostean ere euskal dantzen erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da, 17:30ean. Bi dantza saioak, ordea, eskolako patioan izango dira eguraldi txarra eginez gero.

Hala, Oinarinek aurrez eskerrak eman dizkie etzi boluntario lanean arituko diren herritarrei, eta baita haurrak etxeetan eta elkarteetan bazkaltzeko jasoko dituztenei ere

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak