Abian da liburutegia, eskola eta etxea lotu nahi dituen ekimena

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 16a, 13:32

Ikastetxearen, etxearen eta liburutegiaren arteko "lotura sistematizatu bat" sortzeko asmoz, Motxila txikien zirkuitua ekimena abiatu dute, Antzuolan. Era horretan, "nolabaiteko zirkuitu bat" eratu nahi dute hiru guneen artean, eta horretarako haurrak izango dira protagonistetako batzuk.

Ekimenaren berri emateko helburuarekin, bisita gidatuak egin dituzte gaur liburutegian, Haur Hezkuntzako hiru urteko ikasleengandik hasi eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoetara arte, Lur Korta ipuin kontalariaren gidaritzapean.

Ikasgela horietako bakoitzean motxila bat egongo da, eta astero ikaskide batek izango du horren ardura. "Gurasoekin joaten da liburutegira, gustuko duen liburu bat aukeratzera; normalean, Galtzagorri elkarteak gomendatutakoa. Pare bat egunetan etxean izaten du, eta, ondoren, haurrak ikasgelara eraman beharko du ikaskideekin konpartitzeko". Behin epea bukatzean, beste ikaskide batek ekingo dio zirkuituari.

Irakurle taldea

Euskarazko irakurle taldea ere martxan da, Alaine Agirre idazlearekin. Azaroaren 2an, eguena, izango da hurrengo hitzordua, 18:30ean, udal liburutegian, eta parte hartzaileek Aintzane Usandizagaren Zomorrotu lana irakurri beharko dute.

Kezkaren bat izanez gero, ordea, liburutegian eskuratu daiteke informazio gehiago. Bestela, beste bi bide ere jarri dituzte interesa duten herritarren eskura: liburutegia@antzuola.eus helbidea edo 673 905 438 telefono zenbakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak