Kaleko gabeziak identifikatzen arituko da Antzuola Lagunkoia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 26a, 09:23

Antzuola Lagunkoiaren aurkezpena, martxoaren 2an, Landatxopen.

Taldeak helburutzat du herria hainbat arlotan hobetzea, eta, kasu honetan, hirigintza izango du hizpide.

Herriko kaleetako gabeziak identifikatuko dituzte lehen saioan, konpondu beharrekoak zeintzuk diren. Eguenean egingo dute horretarako irteera, irailaren 28an, Torresoroatik beherantz abiatuta, 10:30ean. Amaitzeko, kafea izango dute, 12:00etan, Landatxope elkartean.

Jakinarazi dutenez, identifikatutako gabeziak argazki bidez jasoko dituzte eta Udalari pasatuko dizkiote txosten batean. Are gehiago, Aritz Igeltz Antzuolako Udaleko Hirigintza zinegotzia ere ibilbidean izango da taldeko kideekin batera. Gainera, egitasmoak ez du lehen aldia, aurrez beste behin ere egin baitzuten.

Hala, jubilatuak ez ezik, edozein herritar gonbidatu dute parte hartzera, ohartaraziz jaka horia eramatea komeni dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak