Unax Errasti antzuolarrak irabazi du Uzarragako igoera

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 24a, 16:07

Ordubete, 54 minutu eta hamabost segundo behar izan ditu txirrindulariak ibilbidea egiteko. Atzetik izan ditu hiru ziklista ere, denbora berberarekin, baina azkenean etxean gelditu da garaipena.

Martxoan zen egitekoa lasterketa, ohi den eran, baina moto-laguntzaileen afera zela-eta, bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Alabaina, Peña Aiastui txirrindulari elkarteko partaideek orain heldu diote hitzorduari, eta, hala, gaur egin dute.

10:00etan hasi dute proba Herriko Plazan, eta 81 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute parte hartzaileek. Azkenean, Unax Errasti antzuolarra izan da lehena Uzarraga gainera heltzen, eta, podiuma osatuz, atzetik izan ditu Ibai Irisarri eta Markel Gonzalez.

Guztira, 103 txirrindulari iritsi dira helmugara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak