Orduan, lasterketetako moto-laguntzaileen aferak bete-betean eragin zuen Antzuolako proban, eta Peña Ayastuyko lagunek orain helduko diote hitzorduari. Hala, lasterkariek 10:00etan hasiko dute proba herriko plazan, eta helmuga, urtero moduan, Uzarragako gainean izango da, 12:00ak aldera. Tartean ziklistek 81 kilometrotako ibilbideari egingo diote aurre.