Hitzaldia eta memoria tailerra, Landatxoperen ekintzetako bi

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko irailaren 22a

Landatxope jubilatuen elkartean eginiko ekintza bat, artxiboko irudi batean.

Martxan da ikasturtea Landatxope elkartean. Poza de la Sal (Espainia) herrira egin zuten atzo irteera, baina ez da egunotako ekintza bakarra izan.

Mari Romero Fernandez idazleak hitzaldia emango du hilaren 27an, Olaranen, 18:00etan. Quintana de la Serena (Espainia) herrikoa da jaiotzez, baina Legazpin (Gipuzkoa) bizi da. Liburu sorta bat idatzia du, eta laugarrena aurkeztu berri du. Etxetorre Goikoa. Donde no existe el olvido da nobelaren izena, eta helburutzat du eginiko lana entzuleekin partekatzea. Bukatzeko merienda ere egingo dute.

Memoria tailerra

Memoria tailerra ere antolatu du Landatxopek. Irailaren 25 eta 26an eman ahalko da izena, 17:00etatik 18:00etara, eta guztira hamar saio egingo dituzte, urriaren 4tik abenduaren 20ra, astean behin, 09:30etik 11:00etara. Elkartean eman daiteke izena; bestela, gizarte zerbitzuetan edo 687 83 12 13 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak